Udalak kirol ekitaldietan ikusle ona izateko aholkuak dituzten panelak jarri ditu herrian

2022·09·08
2021/22 denboraldian, batez ere denboraldi amaieran, maiz izaten ziren eztabaidak, haserreak eta borrokak inguruko herrietako kirol-partidetan, batez ere futbolean eta mailari eusteko edo mailaz igotzeko partidetan. Astigarragan, tarteka bada ere, horrelako egoerak gertatu izan dira.
Futbol Federazioak kirol-klubekin partekatu zuen bere kezka, eta egoera horri aurre egiteko eta herriko kirolarien artean giro lasaia eta atsegina lortzeko asmoz, panelak sortu dira, ikusle ona izateko aholku batzuekin.
Helburua da kirol hezitzailea eta ez-bortitza lortzea, kirolaren hezkuntza-balioak sustatzea eta kirol-ekitaldietan jarrera positiboa eta lagunartekoa izatea.
Panelak
Panelak bisualak dira eta ikusle ona izateko aholkuak jasotzen dituzte esaldi labur eta zuzenekin.
Hona hemen bertan jasotzen diren esaldiak:
Jarrera egokia izan. Zure seme-alabaren eredu zara:
- Animatu, ni eta nire lagunak
- Txalotu, baita aurkaria ere
- Errespetatu jokalari, entrenatzaile, epaile eta ikusle oro
- Lagundu besteek ere arau hauek bete ditzaten
- Gozatu. Ondo pasatzea irabaztearen gainetik doa
- Euskaraz hitz egin, haserretu, jokatu
- Jarrera desegoki eta Sexistarik ez onartu
Gogoan izan, protagonistak kirolariak dira