Albisteak
Atzealdea Udalak joan den asteartean egin zituen Osoko Bilkura eta Tokiko Gobernu Batzordea
2023·12·04
2024ko udal-aurrekontua
Aurrekontuari hasierako onarpena eman zion Osoko Bilkurak. 2024an Udalak 12.359.152 euroko aurrekontua izango du, 2023n baino 1.285.130 euro gehiago, hau da, %11,61 gehiag.
Sail guztiak modu orekatu eta egokian indartu dira. Bereziki sustatuko dira gizarte eta berdintasun politikak, bai eta kultura ere, eta herritarren nahiz tokiko elkarte eta eragileen dirulaguntzak handituko dira. Herritarrentzako politika eta zerbitzu sozialen atalak (gizarte zerbitzuak; berdintasuna; kultura, jaiak, gazteak; kirola; euskara eta hezkuntza) aurrekontu osoaren %39 hartzen du.
Ikusi 2024ko aurrekontuari buruzko informazioa osatuta
2024ko zerga fiskalei behin betiko onarpena
Udalbatzak behin-betiko onartu zuen Ordenantza Fiskalen Testu Bategina, eta 2024ko urtarrilaren 1ean jarriko da indarrean.
Baliabide ekonomiko urriak dituzten eta oinarrizko udal zerbitzuak ordaintzeko zailtasunak dituzten pertsonek hobariak jaso ahal izango dituzte, azken urteetan bezala hainbat udal tasatan: ura, saneamendua, zaborra biltzeko eta ezabatzeko zerbitzua, udal hilerri zerbitzua eta gaztelekuko eta kultur etxeko jarduerak. Hobaria % 50, % 75 edo % 90ekoa izango da, bizikidetza unitatearen diru-sarreren eta kide kopuruaren arabera. 2024ari begira kopuruak handitu egin dira familia gehiagok hobariak eskuratu ahal izateko.
Bizikidetza unitateko kideak |
HOBARIAK |
||
|
%90 |
%75 |
%50 |
1 |
<1,45 PGS (SMI) |
1,46 PGStik 1,65 PGSra |
1,66 PGStik 1,98 PGSra |
2 |
<1,90 PGS (SMI) |
1,91 PGStik 2,16 PGSra |
2,17 PGStik 2,59 PGSra |
3 |
<2,07 PGS (SMI) |
2,08 PGStik 2,37 PGSra |
2,38 PGStik 2,84 PGSra |
4 |
<2,23 PGS (SMI) |
2,24 PGStik 2,55 PGSra |
2,56 PGStik 3,05 PGSra |
Adierazpen instituzional bat eta mozio bat onartu ziren Osoko Bilkuran
- Klima babeslekuen eta espazio publikoen birnaturalizazioari buruzko adierazpen instituzionala onartu zen aho batez
Euskal Herriak egungo eta etorkizuneko erronkei aurre egin behar die eta erronka horietako handiena klima-aldaketa da, eragin globala eta handiena duelako. Klima-aldaketak hainbat ondorio kezkagarri ekarri ditu gure planetan, horietako bat bero-bolada gero eta gogorragoak eta ohikoagoak eragitea. Uda honetan, gure lurraldea astindu duten bero-bolada gogorren lekuko izan gara, eta ezin dugu ahaztu muturreko gertaera horiek klima-aldaketarekin lotuta daudela. Zientzialariek hamarkadak daramatzate klima-aldaketan fokua jartzen eta klima-aldaketak gure egunerokoan eragiten dituen inpaktuen maiztasuna eta eraginean arreta jartzen.
Horregatik guztiagatik, Astigarragako Udaleko Osoko Bilkurak honakoa adierazten du:
- Konpromisoa hartzen du udalerriko azpiegitura berdeari buruzko azterlan bat egiteko eta udalerriko gune grisenetan birnaturalizazioa sustatzeko, azken urteotan egin duenaren ildotik.
- Konpromisoa hartzen du tenperatura optimoa bermatuko duten eta bero-boladen garaian aterpe klimatiko gisa erabil daitezkeen kanpoko zein barruko espazioak prestatzeko.
- Konpromisoa hartzen du, orain arteko bideari jarraituz, hirien berdatzea sustatzeko, zuhaitzik edo eguzki-babesik ez dagoen lekuetan eta eremu gris gehiegi dauden lekuetan, gure hiriak klima-aldaketara eta gure herritarren osasuna babestera egokitzeko neurri gisa.
- Konpromisoa hartzen du eskola-jolastokien eraldaketa balioesteko, leku inklusiboagoak, jasangarriagoak eta naturalizatuagoak bihurtzeko.
- Euskararen nazioarteko eguneko mozioa onartu zen EH Bildu eta EAJren aldeko botoekin, PSE-Eek aurka bozkatu zuen.
Euskaldunak gara, euskaraz gara, eta hori da gure herrien nortasunaren ezaugarri esanguratsuenetakoa: udalerri euskaldunak gara. Mendeetan zehar gure hizkuntza zamatu duten debeku, eraso, jazarpen eta erabakien gainetik, aurten bertan ezagutu ditugun datuek argi diote: oraindik ere gure herritarren gehiengoa euskalduna da, beste inon baino sendoago dago gurean euskara, eta udalerri euskaldunak gero eta gehiago dira. Gurean ere asko aldatzen ari da erreliatea, ordea, eta egiteko konplexuak dauzkagu aurretik; hala ere askoren artean urte askoan egindako lanaren uzta ageriko da: ezagutzak gora egin du, gero eta euskaldun gehiago gara, eta horrek ekarri du udalerri euskaldunen lurgunea handitzea, besteak beste.
Euskararen Nazioarteko Eguna, urtero, zer garen gogoratzeko eguna izan ohi da. Herri honek munduari ematen dion kolorea euskara dela esateko eguna. Harrokeriarik gabeko harrotasun eguna. Ospakizuna. Aurten, ordea, lanbrotuta ditugu bazterrak. Hilabetez hilabete ainubera kondenatu nahi izan gaituzte. Behin eta berriro. Euskararen aurkako erasoek ez dute etenik izan, eta epaitegietatikheldu den oldarraldiak marra gorriak gainditu ditu, euskararen beraren ofizialtasuna ere zalantzan jartzeraino.
Horregatik, udalerri euskalduna garen heinean, adierazpen honekin bi konpromiso ezagutarazi nahi ditugu. Batetik, euskararen biziberritzean eta herritarren hizkuntza eskubideen defentsan eredu eta bide-urratzaile izateko konpromisoa. Bestetik, euskarak ezinbestekoa duen lege-babesa lortzeko lanean gainerako erakundeen eta eragileen bidelagun izateko konpromisoa.
Tokiko Gobernu Batzarrean dirulaguntzei lotutako bi gai onartu ziren:
Garapenerako lankidetza programaren esparruko laguntzak.
- Agua de Coco elkarteari 10.000 € haurren babeserako Madagaskarren duten proiektu baterako.
- Federación de asociaciones vascas amigas con el Sahara elkarteari 5.137,53 € “2023-2024ko Saharako Elikagai Karabana” larrialdi proiekturako
- Agua de Coco elkarteari 3.784,37 € “La Brigada PromODS” sentsibilizazio proiekturako.
Beterri Buruntza Mankomunitatea eta Udalaren arteko hitzarmena, tokiko ekintzak laguntzeko.
Astigarragako udalaren eta Beterri Buruntza Mankomunitate arteko lankidetza-hitzarmena, 2023-2024ko enplegua sustatzeko, tokiko ekintzen proiektuak bideratzeko.
Txakur-jabe bati isuna
Tokiko Gobernu Batzordeak onartu zuen txakur jabe bati 751 euroko isuna jartzea, arriskutsua izan daitekeen txakur bat aske eta muturrekorik gabe eramateagatik.