Albisteak
Atzealdea Udala 2025eko aurrekontua ixten ari da eta, horretarako, herritarren ekarpenak jasotzeko saioak antolatu ditu.
2024·10·29
2024ko urriaren 29an udal gobernuak, ogasun batzordean, 2025eko aurrekontu-proiektua aurkeztu du eta aurrekontu proiektuari emendakinak aurkeztu ahal izateko azaroaren 12ra arteko tartea zabaldu da.
Epealdi hori aprobetxatuz, udal gobernuak auzoz-auzo egingo ditu saioak aurrekontua-proiektua aurkezteko eta herritarren eskaerak, kritikak, iritziak eta proposamenak jasotzeko. Horrekin batera, Udalaren proiektu, ekimen eta asmoak ezagutu ahal izango dituzte interesa dutenek.
Hauek dira saioen egunak eta lekuak:
- Urriaren 30ean, asteazkenean, Urumea Berri eta Arrobitxulo auzoan, Kontxa Etxeberria plazan, 18:30-19:30 bitartean.
- Urriaren 31n osteguna, erdigunean, Foru plazan, 16:30-17:30 bitartean.
- Azaroaren 4an, astelehena, Santiagomendiko auzunenan, Plazetxen, 18:30ean.
- Azaroaren 5ean, asteartea, Oialumen, auzo-biltokian, 18:30ean.
- Azaroaren 6an, asteazkena, Perurena auzoan, Auzo Biltokian (Auzolan Pilotalekuan) 18:30ean.
- Azaroaren 7an, osteguna, Santiagomendi ekialdeko auzotarrekin, Oialumeko auzo-biltokian 18:30ean.
- Azaroaren 8an, ostirala, erdiguneko bizilagunentzatk, Joseba Barandiaran plazan, 11:30-12:30 bitartean.
- Azaroaren 11n, astelehena, Ergobian, Ergobiako Plazatxoan, 18:30-19:30 bitartean
Bertaratu ezin dutenek ekarpenak Udalaren webgunean dagoen formularioaren bitartez egin ditzazkete.