Albisteak
Atzealdea Udalak gabonetako argiak jarri ala ez galdetuko die herritarrei
2022·09·16
https://www.astigarraga.eus/eu/xehetasuna/-/visualizarProcesos/detail/viewPhases/119Gabonak hurbildu ahala, urtero eztabaida bat sortzen da kalean: Gabonetako argiak instalatu ala ez. Horregatik, aurten dilema horrekin bukatzeko asmoz, Udalak zuzenean galdera herritarrei plazaratzea erabaki du. Astigartarrek gabonetako argiak jartzea nahi al dute?
Aurreikuspenen arabera, herria urtero bezala argiztatzeak gutxi gorabehera 15.200 euro inguruko kostua izango du.
Kontsulta
Astigartarren iritzia jakiteko, kontsulta telematiko bat jarri da abian. Astebetez egongo da martxan (irailaren 16tik 23ra), eta herritarrek beren iritzia eman ahal izango dute: “Gabonetako argiak bai”edo “Gabonetako argiak ez”. Galdeketa loteslea izango da eta Udalak herritarren erantzunak eta iritzia hartuko ditu kontuan gabonetako argiak jarri ala ez erabakitzeko garaian.
Kontsulta modu telematikoan bete behar da: Kontsultara joan.
Hala ere, botoa telematikoki emateko zailtasunak dituztenek Erriberako harrerara jo dezakete (astelehenetik ostiralera 9:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 17:00etara).
2006an edo lehenago jaiotakoek eta Astigarragan erroldatuta daudenek eman dezakete botoa.