Albisteak
Atzealdea Udalak ezohiko bi Tokiko Gobernu Batzar egin ditu otsailean, presazko gai batzuk bideratu ahal izateko
2026·02·19

Hainbat kontratazio-espediente onartu dira Tokiko Gobernu Batzarretan
- Ontzat eman dira Herri Eskolarako bi kontratazio-espediente:
Alde batetik, Herri Eskolako gas galdara bero-ekoizpen jasangarri batekin ordezteko: egungo galdararen ordez bi jarriko dira (kondentsazio-gas naturaleko galdara bat, 230kW-eko potentziakoa, eta biomasa-galdara bat (pellet), 180kW-eko potentziakoa), eta martxan jartzeko behar diren obra guztiak egin beharko dira: tximinia forratu, tximinia berri bat muntatu, silo bat eraiki, berogailuaren banaketa berritu, ponpa-gela bat eraiki, galdara gela berritu, obra zibila egin, bai eta instalazio osoa legeztatu, besteak beste. Lehiaketa abian da eta lizitazioaren gehienezko aurrekontua 362.729,69 eurokoa da.
Bestalde, Astigarragako Herri Eskolako mantentze-lan eta atezaintzaren zerbitzuaren kontratazio-espedientea ere onartu zen, lehiaketa hau ere martxan da beraz.
- Ergobia plazatxoaren berrurbanizazioa eta kiosko berria eraikitzeko kontratazio-espedientea esleitu zen
Ergobia plazatxoko berrurbanizazioa eta kiosko berria eraikitzeko lanak IPARRAGIRRE ERAIKUNTZA LANAK, S.L enpresari esleitu zaio, 421.400 eurotan (BEZ gabe) bera izan baita punturik gehien lortu duena lizitazioan.
Lanak martxoan hasiko dira eta 6 hilabeteko iraupena izango dute.
Dirulaguntzek ere izan zuten lekua batzarretan:
Lehia bidezko dirulaguntzen oinarriak eta deialdia onartu ziren eta hainbat dirulaguntza izendun
- Ekintzailetza sustatu eta dauden jarduera ekonomikoak sendotu eta mantetzeko dirulaguntzen oinarriak eta deialdia.
Oinarri hauen xedea honakoa da:
- Astigarragako merkataritza eskaintza zabaltzea eta dauden jarduera ekonomikoak sendotu eta mantentzea.
- Enplegua sortu eta ekintzailetza prozesuak eta ixtear dauden negozioen eskualdatzeak laguntzea.
- Kaletik zuzeneko sarbiderik ez duten instalazioetan dauden negozioak kale mailan jartzea.
- Astigarragako merkataritza eremu nagusia izandakoan hutsik dauden lokal komertzialak aktibatzea.
Horretarako hiru dirulaguntza lerro daude:
- Enpresa ekimenak abiarazteko hasierako gastuei aurre egiteko dirulaguntzak.
- Astigarragako merkatal gune nagusia izandakoan hutsik dauden lokaletan jarduera ekonomiko berri bat jartzeko dirulaguntza.
- Astigarragako jarduera ekonomikoak sendotu eta berritzera bideratutako dirulaguntzak
- Dirulaguntza izenduna Astiko elkarteari
37.500 euroko dirulaguntza izenduna onartuta geratu zen.
Astigarragako Astiko Merkatari, Ostalari eta Zerbitzuen Elkartearen 2026rako jarduerak honako lan-ildo hauei lotuak egongo dira:
- Merkatari, Ostalari eta Zerbitzuen Elkarteko bazkideen inplikazio-maila areagotzea eta elkarte dinamiko bat izatea.
- Astigarragako merkataritza, ostalaritza eta zerbitzuak sustatzeko komunikazio jarduerak.
- Astigarragako merkataritza, ostalaritza eta zerbitzu establezimenduetako bezeroen fidelizazioa helburu duten jarduerak.
- Astigarraga merkataritza eskaintza zabaldu eta eraberritzea.
- Herriko eragile desberdinen arteko kolaborazioak bilatu eta elkarlanean ekintza ezberdinak aurrera eramatea.
- Herriko merkatari eta ostalariei formakuntza eskaintzea.
Lan-ildo orokor horiez gain, honako balio hauek ere kontuan izango ditu Astiko Elkarteak 2026rako ekintzak proposatu eta gauzatzerakoan: antolatuko dituen ekintzak eta burutzen dituen jarduera guztiak genero berdintasun irizpideei jarraiki antolatuko ditu. Antolatutako ekintzetan eta Astikoren ohiko jardueran kontuan hartuko da hizkuntzen erabilera, euskarak antolatutako ekintza guztietan lehenetsiko da. Tokiko iraunkortasuna eta jasangarritasuna ere bermatuko da ekintzetan.
- Dirulaguntza izenduna Emakumeon Etxea elkarteari
2026. urterako 75.000 euroko dirulaguntza izenduna onartuta geratu zen.
Astigarragako Emakumeen Etxeak bi helburu orokor ditu 2026rako: batetik, Emakumeon Etxea indartzea eta bestetik, emakumeen ahalduntze prozesurako tresnak ematea. Horrekin batera, badira beste hainbat helburu zehatz: Emakumeon Etxea emakumeentzako erreferentziazko gune erakargarria bihurtzea, komunitatea indartu, bazkideen inplikazioa handitu eta herriko mugimendu feminista hauspotzea. Bestalde, formakuntza feministan sakontzea, Emakumeon Etxea emakumeentzako erreferentziazko gune erakargarri bihurtzea, komunitatea indartu, bazkideen inplikazioa handitu eta herriko mugimendu feminista hauspotzea. Helburu orokor eta espezifiko horiek betetzeko hiru ataletan sailkatutako ekintzak antolatuko dira: formakuntza feministan sakontzeko; Emakumeon Etxea emakumeentzako erreferentziazko gune erakargarria bihurtzeko; komunitatea indartzeko, bazkideen inplikazioa areagotzeko eta herriko mugimendu feminista hauspotzeko.
- Dirulaguntza izenduna Mundarro kirol elkarteari
112.000 euroko dirulaguntza izenduna onartuta geratu zen, herrian kirola sustatzeko eta elkartearen ohiko jarduneko gastuei aurre egiteko.
