Albisteak
Atzealdea

Udalak eta Udaltzaingoak eskerrak eman nahi dizkiete herritarrei igandean izandako jarrera onagatik

Tourra Astigarragatik pasa zen igandean eta ez zen ezustekorik izan.

2023·07·04


Tourra herrian zehar igarotzeak eragin nabarmena izan zuen astigartarrentzat: aparkaleku ugari hutsik utzi behar ziren, 5 orduz ibilbidea erabat itxita egon zen, etab. Horren aurrean herritarrek izandako jarrera ona azpimarratu nahi du Udaltzaingoak, eskatutakoa bete zuten eta ez zen inolako ezustekorik izan.

Beraz, Zorionak eta Eskerrik Asko Udalaren eta Udaltzaingoaren partetik!