Albisteak
Atzealdea
Udalak eta Astiko Elkarteak hitzarmen berria sinatu zuten atzo

Udalak 25.000 euroko dirulaguntza emango dio elkarteari 2023an bere proiektuak garatzen jarrai dezan.
2023·03·02
Orain arteko ibilbideari jarraipena ematea da 2023rako Astikok duen asmoa: Astigarragako merkatari eta ostalarien elkarlana sustatuz sektorea bera indartzea, elkarteari ikusgarritasun eta zabalpen handiagoa ematea, eta herrian kontsumitzen dutenak fidelizatzea. Horretarako, arrakastatsuak izan diren zenbait ekintza egiten jarraituko du elkarteak: Guztion Azoka deskontu-bonuak, zozketak, opariak…
Horrekin guztiarekin batera, erronka berri bat dute 2023rako: Astiko elkartea gazteengana hurbildu nahi dute, eta horretarako, zenbait ekintza berezi egitea aurreikusi dute.