Albisteak

Udalak Ergobiako hondakinen edukiontziak lekualdatu ditu bizilagunengana hurbiltzeko

Kokapen berriaren jarraipen zehatza egingo da, zabor-pilaketak saihesteko

2024·02·14


Astigarragako Udalak, hondakinen edukiontziak Zubimusu, Grabelin eta Ergobia plazatxoko 12,14,15,16,18 eta 19 zenbakietako bizilagunei hurbiltzeko asmoz, Grabelin kalera eraman ditu Ergobia plazatxoa 23 eraikinaren atzealdean zeuden edukiontziak.

Bere garaian, Udala edukiontziak Zubimusu kalearen parean kokatzeko saiakera egin zuen, eta ingurua zabor-gune bihurtu zen. Horregatik, nora eraman aztertu zen eta Ergobia plazatxoko 23. zenbakira eraman ziren.

Oraingoan, Udalak beste saiakera bat egin nahi du edukiontziak bizilagunei hurbiltzeko. Aurrekarien jakitun izanik, kokapen berri horren jarraipen zehatza egingo du Udalak, zaborraren pilaketa errepika ez dadin.

Gainera, Udalak herritar guztiei gogorarazi nahi die hondakin bakoitza bere edukiontzian uztea eta ingurua garbi mantentzea guztion ardura dela.