Albisteak

Atzealdea Udalak egutegi fiskala aldatu du, udal zerga eta tasak ordaintzeko epeak luzatuz

1
Martxoaren 31ko Tokiko Gobernu Batzarrak hartu du erabakia udalak, alarma egoeran ondorioz herritarren zerga betebeharren ordainketa errazteko

2020·04·01


Alarma-egoera arautzen duten dekretu eta xedapen orokorrek ezarri dute administrazio-epeak etenda geratu direla, zerga arloko epeak izan ezik.

Nolanahi ere den, Astigarragako Udalak egutegi fiskala aldatzeko eskumena du eta, beraz, alarma-egoerak eragin dituen zailtasunak ikusita, udalak erabaki du aldatzea eta udal zerga eta tasak ordaintzeko epeak luzatzea, herritarrek betebehar horiek betetzeko erraztasunak izan ditzaten.

Egutegi fiskal berriak (2020-03-31n onartua) oro har aldaketa nagusi hauek dakartza:

  • Arau orokor gisa, 3 hilabetez luzatu da zerga eta tasak ordaintzeko epea
  • Jarduera ekonomikoen gaineko zerga hilabetez luzatu da
  •  Uraren tasa 4 hiruhilekotan ordaindu ordez 3 lauhilekotan ordaindu beharko da

Ordainketa epeak luzatzeaz gain, Udala aztertzen ari da zerga eta tasa desberdinen ordainketetan behar gehien duten herritar eta jarduera ekonomikoei laguntzeko beste bide batzuk. Aurrerago emango dugu laguntza horien berri.

Info + Ekonomia eta administrazio arloko bestelako neurriak eta informazioa: 

  • Hartutako neurriak
  • Egutegi fiskala
  • Administrazio epeak
  • Beterri Buruntzako zerbitzua enpresa eta autonomoentzat
1