Albisteak

Udalak doako wifia jarri du herriko hainbat gune publikotan; Erribera kulturgunean, Kontxa Etxeberria plazan eta Foru Plazan.

2
Udalak doako wifi sarea jarri du martxan herriko hiru guneetan. Horrela, Astigarragan interneten nabigatzea denon eskura egongo da, modu errazean eta doan.

2022·04·26


Proiektua Europar Batasunaren WiFI4EU ekimenaren esparruan egin da eta wifi sarerako sarbide publiko eta doakoa ahalbidetuko du gune hauetan:

  • Erribera kulturgunea
  • Foru Plaza
  • Kontxa Etxeberria Plaza

Nola erabili?

Erabiltzaileak mugikorrean edo gailuan eskuragarri dauden wifi sareen artean "WIFI4EU" aukeratu behar du eta baldintzak onartu. Gailua 4 orduz egongo da sarera konektatua, betiere konektatutako gunearen inguruan badago.

Lau ordu igaro ondoren erabiltzaileak jarraitu nahi badu, berriro ere sarera konektatu beharko du.

1 2