Albisteak
Atzealdea

Udalak bost sarrera bikoitz zozkatuko ditu Sagardo Forumera joateko

Gaurtik eta azaroaren 27ko 12:00ak arte parte artu ahal izango da

2023·11·13


Sagardoaren Lurraldeak antolatuta, abenduaren 2an Sagardo Forumeko Nazioarteko Sagardo Azoka izango Kursaalean (Donostia), eta Astigarragako Udalak 5 sarrera bikoitz emango ditu zozketa honetan parte hartzen duzuenon artean. Saria 2 lagunentzako azokarako sarrera eta pintxoa izango da.

Hau da zozketan parte hartzeko egin behar duzuna:

  1. Jarraitu “Sagardoaren Lurraldea” eta “Astigarragako Udala” kontuak Instagramen.
  2. “Atsegin dut” eman argitalpen honi.
  3. Iruzkinetan saria norekin partekatuko zenukeen argitaratu.

Zozketa azaroaren 27an egingo da.

V. Sagardo Foruma

Sagardo Foruma sagarrari, sagarraren eratorriei eta sagardoaren kulturari zein turismoari buruzko topaketa da.

Sagardo Forumaren 2023ko edizioan hainbat jarduera izango dira:

  • Jardunaldi teknikoak: azaroaren 30ean, osteguna, Erribera Kulturgunean (Astigarraga).
  • IV. Nazioarteko Sagardo Lehiaketa: abenduaren 1n, ostirala, Kursaal Kongresu Jauregian (Donostia).
  • III Nazioarteko Sagardo Azoka: abenduaren 2an, larunbata, Kursaal Kongresu Jauregian (Donostia). 

Informazio gehiago