Albisteak

Atzealdea Udalak bost sarrera bikoitz zozkatuko ditu 2025eko txotx irekiera ekitaldira joateko

Zozketan izena emateko epea gaurtik urtarrilaren 8ra arte izango da

2024·12·30


Sagardoaren Lurraldeak antolatuta, urtarrilaren 15ean (asteazkena) XXXII. Sagardo Berriaren Eguna izango da uzta berriari ongietorria emateko.

Astigarragako Udalak bost sarrera bikoitz zozkatuko ditu herritarren artean. Zozketan parte hartzeko astigartarra izan behar da.

Izen ematea

Izena emateko epea abenduaren 30etik urtarrilaren 8ra izango da. Izena emateko alkatetza@astigarraga.eus helbidera idatzi edo 943 550 575 telefonora deitu behar da.

Izena emateko garaian, datu hauek eman behar dira:

  • Bertaratuko diren bi pertsonen izen-abizenak
  • Harremanetarako telefono mugikor bat
  • Helbide elektroniko bat

Zozketa urtarrilaren 9an egingo da eta irabazleen izenak udal webgunean argitaratuko dira.