Albisteak
Atzealdea Udalak bost sarrera bikoitz zozkatuko ditu 2024ko txotx irekiera ekitaldira joateko
2024·01·02
Euskal Sagardoa Jatorri Deiturak eta Sagardoaren Lurraldeak antolatuta, urtarrilaren 16an (asteartea) XXXI. Sagardo Berriaren Eguna izango da, 2024ko txotx boladari hasiera eman eta sagardo berria dastatzen hasteko.
Astigarragako Udalak bost sarrera bikoitz zozkatuko ditu herritarren artean. Zozketan parte hartzeko astigartarra izan behar da.
Izen ematea
Izena emateko epea urtarrilaren 2tik 10era izango da. Izena emateko alkatetza@astigarraga.eus helbidera idatzi edo 943 335 240 telefonora deitu behar da.
Izena emateko orduan, bertaratuko diren bi pertsonen izen-abizenak, harremanetarako telefono mugikor bat eta helbide elektroniko bat eman behar dira.
Zozketa urtarrilaren 12an egingo da eta irabazleen izenak udal webgunean argitaratuko dira.