Albisteak
Atzealdea Udalak bat egiten du Barakaldon gertatutako erailketa matxista salatzeko deitu den elkarretaratzearekin
2022·06·13
Astigarragako Udalak bere gaitzespen irmoena azaldu du Barakaldon gertatutako erailketaren aurrean, eta elkartasuna adierazten die senideei eta biktimaren hurbilekoei.
Astigarragako Udalak gogorarazten du heriotzek emakumeenganako indarkeriaren arazoaren alderdi bat baino ez dutela erakusten, izan ere, egoera hori emakumeen eta gizonen arteko desberdintasunean sortzen da.
Emakumeenganako indarkeria (psikologikoa, ekonomikoa, fisikoa, sexuala) emakumeen duintasunaren eta segurtasun fisiko nahiz moralaren aurkako eraso larria da, eta, ondorioz, giza eskubideen urraketa larri eta onartezina.
Tragedia honek berriro dakarkigu gogora hala erakundeek nola euskal gizarte osoak daukagun erantzukizuna, gure udalerrietan berdintasuna eraginkor egiteko. Zentzu horretan, gure sentsibilizazio eta prebentzio ekintzak indartzen jarraitu behar dugu, etorkizuna ordezkatzen dutenei zuzenduta, gure herritar gazteenei zuzenduta, alegia.
Emakumeon Etxeak erailketa hau gaitzesteko elkarretaratzea deitu du, gaur, ekainaren 13an, 19:00etan, Emakumeon Etxearen aurrean.