Albisteak

Atzealdea Udalak bat egiten du Aintzane Pujanaren erailketa matxista salatzeko deitu diren mobilizazioekin

Aintzane Pujana urtarrilaren hasieran erail zuten. Erailketa matxista hori gaitzesteko Euskal Herriko Emakumeen Mundu Martxak gaurko deitutako mobilizazioekin bat egin du Astigarragako Udalak.

2021·01·22


Astigarragako Udalak eraso matxisten aurrean jarduteko eta erantzuteko duen protokoloari jarraiki, bat egiten du Euskal Herriko Emakumeen Mundu Martxak gaurko deitu dituen mobilizazioekin.

Mobilizazioak

  • Eguna: Urtarrilak 22
  • Ordua: 18:30ean
  • Tokia: Donostiako Bulebarrean