Albisteak

Atzealdea Udalak balorazio positiboa egin du Santio Jaiei buruz: egitarau zabala, giro bikaina eta gorabehera aipagarririk gabe igaro dira

Herritarrek zein kanpotik etorritako bisitari askok parte hartu dute jaietan antolatutako ekitaldietan.

2026·07·28


Udalak balorazio positiboa egin du aurtengo Santio Jaien inguruan. Jaiak giro onean igaro dira, eta parte-hartze handia izan da; herritarrek zein bisitariek egitarau oparoaz gozatzeko aukera izan dute.

Orokorrean, aurreikusitako ekintza guztiak normaltasunez eta gorabehera aipagarririk gabe egin dira.

Bestalde, erasoen prebentzio eta arretarako jarritako baliabide eta zerbitzuetan ez da indarkeria matxista edo arrazistari lotutako gertakaririk erregistratu.

Horrenbestez, Udalak oso balorazio positiboa egin du aurtengo Santio Jaiez, eta eskerrak eman nahi dizkie jaiak antolatzen eta aurrera eramaten parte hartu duten elkarte, eragile eta herritar guztiei, baita jaietan parte hartu duten guztiei ere, haien inplikazioagatik eta giro ona sortzen laguntzeagatik.

Era berean, datorren urterako hobekuntzak lantzeko asmoz, herritarren iritzia jaso nahi du Udalak. Horretarako, inkesta bat prestatu da, eta parte hartzera gonbidatzen dira herritarrak.

Eman zure iritzia hemen.