Albisteak

Merkataritza, ostalaritza eta zerbitzuetako establezimenduekin banan-banan harremanetan jarriko da udala, beren egoera ezagutzeko

Udalak babesa eta esker ona adierazi nahi die herriko merkataritza, ostalaritza eta zerbitzuetako establezimenduei.

2020·04·06


Herriko merkataritza, ostalaritza eta zerbitzuetako establezimenduekin harremanetan jartzeko beharra ikusi dugu, momentu zail hauetan babesa adierazteko eta dituzuen kezkak eta beharrak ezagutzeko.

Eskualde mailan lanean ari da Udala koronabirusak sortutako krisi ekonomikoari aurre egiteko. Horregatik, Beterri-Buruntzako Udalek (tartean Astigarragako Udalak) zerbitzu berri bat jarri dugu martxan, establezimenduei, autonomoei eta enpresei arreta, informazioa eta laguntza emateko. Astigarragako merkataritza, ostalaritza eta zerbitzuetako establezimenduak Beterri-Buruntzako arreta zerbitzua erabiltzera animatu nahi zaituztegu.

Gaurtik aurrera, Udaleko Enplegu, Merkataritza eta Turismo Saila banan-banan jarriko da harremanetan establezimendu guztiekin haien egoera zein den ezagutzeko.

Beterri-Buruntzako webgunean dagoen galdetegia izango da Udalak erabiliko duen tresna sektoreren diagnosi bat burutzeko. Horren arabera diseinatuko dira krisiari aurre egiteko neurriak.