Albisteak

Atzealdea Udalak autobus zerbitzua indartzeko eskatzen dio Foru Aldundiari

Autobus zerbitzuaren arazoa gero eta larriagoa da Astigarragan eta Udalak, aldundiaren erantzunik ezaren aurrean, lehenbailehen irtenbideak martxan jartzeko eskatu du mozio batean

2025·10·09


Astigarragan bizi dugun egoera ulertezina da: herritarrak garraio publikoa erabili behar eta nahi dute eta administrazioa ez da gai erantzun duin eta egoki bat emateko. Autobus nahikorik ez, maiztasun eskasa, ekipamendu publiko estrategiko eta oinarrizkoetara (ospitaleak eta unibertsitateak) iristeko ezintasuna...

Astigarraga da Buruntzaldeko nahiz Oarsoaldeko herri bakarra ospitaleetara joateko autobus zerbitzu zuzena ez duena eta horri konpobidea jarri behar dio Foru Aldundiak. Ospitaleak nahiz unibertsitateak oinarrizko zerbitzuak dira eta hiriarteko autobusaren sare publikoak zerbitzu horietara iristea ziurtatu egin behar du. Astigarraga baztertuta geratu da eta garaia da gai horri benetan heldu eta irtenbide bat emateko.

Lurraldebusek eta Foru Aldundiak BU12 eta BU13 indartzeko neurriak hartu dituzte, bai, baina unean uneko konponbide laburrak dira. Neurri horiek hartu dituzte beti arazo handiak izan ondoren (jendea geltokian igo ezinik, Hernanitik beti autobusa oso beteta, Astigarragako jendea ia beti zutik, larria dena adineko pertsonen edo ezintasunen bat duten pertsonen kasuan...) eta herritarren eta Udalaren kexak jaso ondoren.

Astigarragako Udalak lau urte daramatza gai honetan urratsak ematen, Aldundiari bilerak eskatzen, bilerak egiten, proposamen zehatzak aurkezten, idatziak bidaltzen, mozioak aurkezten... eta Aldundiaren aldetik, hiriarteko garraioa bere ardura eta eskumena izanik ere, ez da erantzun garbirik jaso.

Hori dela eta, Udalak bereziki bi eskaera egiten dizkio Aldundiari, eta lehenbailehen irtenbide bat emateko eskatzen du: 1

  1. Gipuzkoako Foru Aldundiari eskatzen dio Astigarraga zuzenean ospitaleekin eta unibertsitateekin lotuko duen autobus zerbitzua beranduenez 2026an martxan jartzeko, DBusen 35. linea luzatuz edota Lurraldebsuen linea berri bat jarriz, betiere indarrean dauden Astigarragako lineetan inolako murrizketarik egin gabe.
  2. Gipuzkoako Foru Aldundiari eskatzen dio BU13 zerbitzua indartzeko, hurrengo neurriak martxan jarriz:
  • BU13ren maiztasuna astean zehar 15 minutukoa izatea eta asteburuetan 20 minutukoa.
  • Zerbitzu gehigarriak, ahal den neurrian Astigarragatik, Oialumetik bertatik, abiatzea.
  • BU13 linean autobus artikulatuak eskaintzea, batik bat ordu zailenetan.

Ikus mozioa

Astigarraga da Buruntzaldean eta Oarsoaldean ospitaleetarako eta unibertsitaterako linearik ez duen herri bakarra

Buruntzaldea

 

 

DONOSTIAKO

OSPITALEAK

UNIBERTSITATEAK

Andoain

BU06

BU03

Hernani

BU06

BU05

Lasarte-Oria

BU02

BU03

Urnieta

BU06

BU05

Usurbil

BU02

UK09

Astigarraga

LINEARIK EZ

LINEARIK EZ

 

Astigarraga- Ospitale Unibertsitarioa

  • Distantzia: 2,87 km
  • Ibilgailuz: 4,84 km, 8 minutu

Beste herrietako lineak ospitaleetara, Donostiako ospitaleetara nahiz eskualde ospitaleetara:

  • Donostiako ospitaleetara
    • Andoain, Hernani, Lasarte-Oria, Urnieta, Usurbil
    • Errenteria, Lezo, Pasai Donibane, Pasai San Pedro, Pasai Trintxerpe, Pasai Antxo
    • Irun, Hondarribia Zumaia, Getaria, Zarautz, Orio
    • Tolosa, Irura, Villabona
    • Oiartzun>Errenteria>Ap8>loiolako erriberak>ospitaleak
    • OR10, emakida berria, Oiartzun>errenteria>pasai antxo>donostia>errotaburu>unibertsitatea
  • Eskualdeko ospitaleetara, Zumarraga, Arrasate
    • Legazpi, Zumarraga, Urretxu
    • Lazkao, Ordizia, Beasain, Ormaiztegi, Ezkio Itsaso
    • Leintz, Eskoriatza, Arrasate