Albisteak
Atzealdea

Udalak astigartarren talentua ezagutzera eman nahi du

Astigarragako Udalak herritarrek duten talentua eta artea erakutsi nahian bi erakusketa antolatu ditu. Lehenengoak, herriko haur, gazte eta helduen artelanak izango ditu ikusgai urriaren 13tik 25era Erribera Kulturgunean. Bigarrena, aldiz, artisau erakusketa herrikoia izango da eta urriaren 17an egongo da ikusgai Andre Gobadarien parkean.

2020·09·28


Artelan erakusketa

Covid-19ak eragindako alarma egoeran konfinamendua ezarri zenean, guztiak etxean geundela, haurrek euren talentu eta produktibitatea eskulan eta marrazkietan irudikatu zuten. Hori dela eta, garai zail horietatik ateratako artelanekin erakusketa bat antolatzea ideia ona izan zitekeela pentsatu zuten Udalak eta Herri Eskolak. Haurren lanak biltzeko 3 jasoketa egin dira dagoeneko.

Oraingoan, aldiz, haratago joan nahi da eta haurren lanak ez ezik, gazte eta helduenak ere jaso nahi dira erakusketa berean jartzeko.

Erakusketa inauguratu berri den Erribera Kulturgunean eskainiko da. Izan ere, Udalak uste du herritarrek, Kulturguneko benetako protagonistak, euren artearekin inauguratu behar dutela erakusketa areto berria.

HAUR, GAZTE ETA HELDUEN ARTELAN JASOKETA

  • Eguna: Urriak 7
  • Ordua: 18:00-19:30
  • Lekua: Erribera Kulturgunea

HAUR, GAZTE ETA HELDUEN ARTELAN ERAKUSKETA

  • Data: Urriaren 13tik 25era.
  • Lekua: Erribera Kultuguneko erakusketa aretoa

Artisau erakusketa herrikoia

Udalak I.Artisau erakusketa herrikoia antolatu du. Bertan, herritarrek eskuz egindako edozein motatako produktu erakusteko aukera izango dute: artea, elikagaiak, bitxigintza….

Postua jartzeko interesa duten herritarrek aurrez izena eman behar dute.

IZEN-EMATEAK

  • Noiz? Urriaren 5a baino lehen
  • Non? kultura@astigarraga.eus helbidera idatziz.

ARTISAU ERAKUSKETA HERRIKOIA

  • Eguna: Urriak 17 (eguraldi txarra egingo balu, egunez aldatuko litzateke)
  • Ordua: 11:00-14:30
  • Lekua: Andre Gobadarien parkea