Albisteak

Atzealdea Udalak argiztapena indartuko du zebra-bideetan, markesinetan eta hiru espazio publikotan

Zebra-bideetan eta markesinetan argiztapena indartzeko lanak hasi dira, eta, laster, hiru pasagune publikotan egingo diren obrak hasiko dira.

2024·06·11


Donostia ibilbidean oinezko ugari ibiltzen da egunero, eta urbanizatu ondoren, izaera berria hartu du eta hori areagotu egin da. Hori dela eta, kalea zeharkatzen duten hiru zebra-bideetan argiztapena indartzeko beharra ikusi da, bertatik igarotzen diren pertsonen segurtasuna bermatu ahal izateko. Horrela, Ibailurreko, hezeguneko eta Simakeko zebra-bideak argiztatzeko sistema indartuko da. Izan ere, komeni da zebra-bideek inguruan dagoena baino argi gehiago izatea, eta, beraz, hiru argi espezifiko instalatzeko beharrezko lanak egiten ari dira.

Astigarragan gehien erabiltzen diren bi markesinak, Ergobia auzokoa eta hezegunekoa argiztatzeko instalazio bat egiteko obrak ere abian dira, eta argiztapen publikoari batuko zaizkio gauez argia izan dezaten.

Argiztapen nahikorik ez duten beste hiru puntu ere antzeman dira: Lanberri kalea, Pelotari kalearen eta Donostia ibilbidearen arteko bidegurutzea (joko-aretoa) eta Kontxa Etxeberria plazako sarrera, Lekuederreko biribilgunetik. Beraz, argiztapen nahikoa lortzeko behar diren luminariak dituzten farolak instalatuko dira, oinezkoen segurtasuna eta erosotasuna bermatzeko. Azken lan horiek une honetan martxan ez badaude ere, laster hasiko dira.