Albisteak

Udalak argindarraren eta gasaren fakturak ulertzeko saio irekia antolatu du

Apirilaren 26an, 18:30ean izango da, Erribera kulturgunean.

2023·04·19


Gaur zortzi, Goiener energia kooperatibako Santi Otxoa de Eribek gas eta elektrizitate fakturei buruzko hitzaldia eskainiko du.

Helburua da, batetik, bakoitzaren beharretara egokitutako gastuak izatea, eta, bestetik, bakoitzak jasangarritasunaren ikuspegitik egin ditzakeen aldaketak eta egokitzapenak ezagutaraztea.

Herritarren zalantzak argitzeko eta bakoitzaren kasua aztertu ahal izateko, etxetik fakturak eramatea gomendatzen da.