Albisteak
Atzealdea Udalak akordioa itxi eta hitzarmena sinatu du AFADErekin Santio jaietako barrakak direla eta
2026·07·21

Bihar hasiko dira Santio jaiak eta jai egitarauan jasotzen diren haur eta nerabeentzako jarduerez gain, urtero bezala, uztailaren 22tik 26ra barrakak martxan egongo dira. Uztailaren 22an 12:00etan zabalduko dira barrakak. Donostia ibilbidean kokatuko dira, bi biribilguneen artean (hezegunetik Nabarra Oñatzeko 9. zenbakiraino).
Jaien aurreko asteetan Udala AFADErekin (Euskadiko Ferietako Langile Autonomoen Elkartea) hitzarmenean jasotako baldintzak adosten eta negoziatzen aritu da. Bide publikoa okupatzeagatik ordenantza fiskaletan jasotzen den tasa ordaintzetik salbuetsiko dira ferialariak, Udalak eskatzen dituen hainbat baldintza betez:
Atrakzioen prezioak mugatzea
Uztailaren 22an, haurren egunean, atrakzio guztien gehieneko prezioa, 1,50 eurokoa izango da fitxa bakoitzeko.
Gainerako egunetarako (23, 24, 25 eta 26), honako prezio hauek adostu dira:
- Aparatu txikien fitxa gehienez 2,50 euro eta 8 fitxako bonua 14 euro.
- Aparatu handien fitxa gehienez 3 euro eta 8 fitxako bonua 15 euro.
- Txurroak: dozena bat, gehienez 6 euro.
- Tiroa eta ahate-arrantza 4 tiro- 1,50 euro/ 9 tiro- 10 euro.
Hauek dira jaietan jarriko diren aparatuak:
- Auto pista
- Igela
- Zezenak
- Lapiko handia
- Lapiko txikia
- Wipe out
- Pista txikia
- Disney dragoia
- Ohe elastikoak
- Txurro denda
- Ahate-arrantza
- Tiroa
- Ostikada-makina
- Puchinga
Ordu lasaia
2024an, lehen aldiz, ordu lasaia ezarri zen barraketan, bi egunez, Santiago jaietan. Aurten, inklusioa eta ahalik eta haur eta nerabe gehienek barrakez gozatzeko aukera izan dezaten, uztailaren 22tik 26ra, egunero, 17:00etatik 18:00etara, ez da musikarik jarriko eta ez da argirik piztuko barraketan. Horrela, egunero tarte batez, argiarekiko eta soinuarekiko hipersentikortasuna duten pertsonek ere barrakez gozatzeko aukera izango dute.
Euskara
Horrekin batera, eta urtero bezala, euskararen erabilerari buruzko neurriak ere adostu dira, hala nola, herritarrekin harremanak (idatzizkoak eta ahozkoak) euskaraz egiten saiatzea eta barraketan, aparatu guztietan, jartzen den musika % 100ean euskaraz izatea.
