Albisteak

Atzealdea Udalak 970.055,52 euro bideratuko ditu dirulaguntzetara 2024an

Urtarrileko Tokiko Gobernu Batzarrak oniritzia eman zion 2024-2026 dirulaguntzen plan estrategikoari.

2024·02·16


Dirulaguntzak ematen dituzten udalek Dirulaguntzen Plan Estrategikoa onartu behar dute. Hori dela eta, Astigarragako Udalak 2024-2026 Dirulaguntzen Plan Estrategikoa onartu zuen urtarrileko Tokiko Gobernu Batzarrean. Plan honek, beraz, Udalak agintaldi honetan emango dituen dirulaguntza izendunak eta lehia askekoak jasotzen ditu.

2024an 970.055,52 euro erabiliko dira dirulaguntzetarako; horietatik 661.983,33 euro dirulaguntza izendunetarako eta 308.072,19 euro lehiaketa irekiko dirulaguntzetarako. 31 dirulaguntza izendun aurreikusi dira eta lehia askeko 16 deialdi irekiko dira. Dirulaguntza horien helburua da baliabide ekonomikoak interes orokorreko ekimenetara bideratzea eta garapen ekonomikoari eta gastu sozialari laguntzea.

Plan estrategikoan aurreikusitako dirulaguntzak hamar arlotan banatzen dira: etxebizitza, ingurumena, merkataritza, berdintasuna, euskara, gizarte-zerbitzuak, hezkuntza, kultura eta jaiak, gazteria eta kirola.

Plana onartuta geratu da eta datozen hilabeteetan Udala elkarteekin hitzarmenak sinatzen eta ordainketak egiten arituko da, baita lehia askeko dirulaguntzen deialdiak martxan jartzen ere.

Ikus hurrengo taulan Dirulaguntzen Plan Estrategikoan arlo bakoitzerako aurreikusitako deialdiak eta zenbatekoak:

Arloak

Deialdiak

Kopuruak

Etxebizitza

2

33.000,00 €

Ingurumena

3

37.000,00 €

Merkataritza

2

43.000,00 €

Berdintasuna

3

65.000,00 €

Euskara

8

174.500,00 €

Gizarte Zerbitzuak

8

123.522,19 €

Hezkuntza

7

196.383,00 €

Gazteria

1

8.500,00 €

Kirola

5

153.004,83 €

Kultura eta jaiak

8

136.145,50 €