Albisteak
Zozketan izena emateko epea gaurtik urtarrilaren 2ra arte izango da.
2022·12·19
Sagardoaren Lurraldeak antolatuta, 2023ko urtarrilaren 11n, asteazkena, Sagardo Berriaren Eguna ospatuko da, 2023ko txotx boladari hasiera emateko.
Astigarragako Udalak 5 sarrera bikoitz zozkatuko ditu herritarren artean ekitaldira joateko.
Zozketan parte hartzeko baldintzak honako hauek dira:
- astigartarra izatea
- 18 urtetik gorakoa izatea
- sagardogilea ez izatea
- aurreko edizioetan saritua ez izatea (2019 eta 2020)
Izena eman
Izena emateko epea abenduaren 19tik urtarrilaren 2ra izango da.
Izena emateko alkatetza@astigarraga.eus helbidera idatzi edo 943 55 05 75 telefonora deitu behar da.
Izena emateko orduan, bertaratuko diren bi pertsonen izen-abizenak, harremanetarako telefono mugikor bat eta helbide elektroniko bat eman behar dira.
Zozketa urtarrilaren 4an egingo da eta irabazleen izenak astigarraga.eus webgunean jakinaraziko dira.