Albisteak

Atzealdea Udalak 378.000 euroko dirulaguntza jaso berri du haurreskolan plaza berriak sortzeagatik

Kiriketa haurreskolako lokal berria zabaldu zenean 21 plaza berri sortu ziren

2023·12·18


2022ko apirilean Kiriketa haurreskola egun duen lokalera lekualdatu zen, zentroko hezitzaileekin batera haurreskola berriaren diseinua lantzeko egindako prozesu baten ondoren.

Udalak haurreskola berria jartzeko lokala egokitu zuen, herriaren hazkundeari eta jaiotza-tasaren hazkundeari erantzuna emateko, eta zeudenak baino 21 plaza gehiago sortu ziren (0-1eko 4 gela eta 1-2ko 4 gela osatuz). Horretarako, udalak 1.288.436,22 euro inbertitu zituen haurreskola berria martxan jartzeko.

Europar Batasunaren Next Generation planaren baitan, dirulaguntza sorta bat zabaldu zen hezkuntza-sistemaren modernizazioa eta digitalizazioa sustatzeko eta sorta honen baitan, Haur Hezkuntzako lehen zikloan titulartasun publikoko plaza (lehentasuna 1 eta 2 urteko haurrentzako plazei emanez) berriak sortzeko programa abiarazi zen eta Astigarragako Udalak programa horren baitan, 21 plaza berri sortzeagatik, 378.000 euro lortu ditu.

Dirulaguntza hau EAEko hiru herriak lortu dute. Astigarragarekin batera, Oñati eta Güeñes. Astigarraga eta Güeñesek 21na plaza sortu dituzte eta Oñatik 13. Hala ere, Astigarraga izan da dirulaguntza gehien lortu duena, Güeñes (251.867,90 euro) eta Oñatiren (38.720,24euro) aurretik.

Beraz, Astigarragako Udalak, egin duen kudeaketa politiko eraginkorrari esker 378.000 euro lortu dira eta haurreskola berriaren inbertsio guztiaren ia %30a berreskuratzea lortu du.

Udalak lanean jarraituko du herriaren eta herritarren beharrak asetzeko eta zerbitzuak egokitzeko eta horretarako diru-publikoen erabilera eta kudeaketa ahalik eta zuhur eta eraginkorrena burutzen.