Albisteak

Atzealdea Udalak 135 modulu fotovoltaiko jarri ditu kiroldegian eta 69 Erribera kulturgunean

4
Astigarragako Udala, energia berriztagarrien alde eginez, plaka fotovoltaikoak instalatzen hasi da hainbat udal eraikinetan.

2023·05·16


Udalak, jasangarritasun energetikoan aurrera egitearekin batera, autokontsumoaren bidez udal eraikin publikoen behar energetikoen zati bat asetu nahi du.

Lehenengo instalazioa udal kiroldegian egin da, non 135 modulu instalatu diren, hau da, 73,58KW-ko potentzia. Instalazioak 74.000KWh ekoitziko ditu urtean, eta sortutako energia kontsumo komunitariorako izango da. Gainera, plaka horiek urtean atmosferara 18500 kg CO2 isurtzea saihestuko dute. Hau da, urtero 107 zuhaitz berri landatzearen baliokidea. Instalazioaren kostua 51.944,28€ eurokoa izan da, eta Suministros Adarra, S.L.k egin du.

Erribera kulturguneko instalazioa ere amaitu berri dute. Bertan 69 modulu instalatu dira,  31,4 KWPko potentzia. 30 Kwko Inbertsore bat ere instalatu da. Sortuko den energia autokontsumo kolektiborako erabiliko da. 34.684 Kwh-ko energia ekoitziko du urtean Erriberako instalazioak. Leycolan SL enpresak instalatu ditu Erriberako plakak, 35.648 euroko kostuarekin.

Energia eta klima plana

Jasangarritasunaren bidean beste pausu bat ere eman du Udalak eta martxoko Tokiko Gobernu Batzarrean Astigarragako 2023-2030 energia eta klima plana onartu zuen.

Proiektu honekin, klima aldaketa arintzearekin batera, klimaren aurrean erresilienteagoa izango den udalerria lortu nahi da. Horregatik, proiektu honen helburu nagusia, Astigarragako Klima eta Energia antolatuko dituen plangintza bat egitea da.

1 2 3 4