Albisteak
Atzealdea Udala egokitzapen-lanak egiten ari da Lanberri haur-parkean
2025·06·17

Lanberriko parkeak 25 urte baino gehiago ditu, eta zoladura berritzeko eta jolas-elementuak txukuntzeko beharra ikusi da. Gainera, lan horiekin auzotarrek egindako eskaerari erantzungo zaio. Herrian ditugun parke gehienak berriak dira edo berrituak daude, eta salbuespena Lanberrikoa da; gainera, jolaserako elementuak ere desberdinak dira. Beraz, esan daiteke haur-parke honek kutsu berezia duela.
Egingo diren lanak
Parkeko zoladura zaharra kenduko da. Ondoren, zurezko elementuak lixatu eta argizariarekin tratatuko dira. Tratamendu honekin egurra nabarmenduko da eta itxura distiratsuagoa eta politagoa emango zaio, eta jasan ditzakeen efektu meteorologikoetatik (eguzkia, euria...) eta beste edozein kaltetatik (harramazkak, zikinkeria...) babestuko da.
Parkea egokitzeko lanak ekainaren 16an hasi ziren eta uztailaren 1ean amaituta egotea aurreikusten da.
Lanen aurrekontua, guztira, 21.000 eurokoa da.
