Albisteak
Atzealdea Udala 163 farola Led teknologiara aldatzen ari da, energia kontsumoa murrizteko eta argi kalitatea hobetzeko
2021·12·23
Hurrengo hiru asteotan herriko 163 farola aldatuko ditu Udalak, led teknologiara pasaz. Inbertsioaren kostua 78.894,42 eurokoa da (BEZ barne) eta Leycolan SALri esleitu zaio.
Astigarragan 1820 farola ditugu eta horietatik 163 aldatuko ditugu. Horren ondorioz, farola guztien %53 led teknologiakoak izango dira.
Helburua da argiteria publikoan energia elektrikoaren kontsumoa murriztea.
Ordeztuko diren 163 farolen urteko batez besteko kontsumoa 123.500 kWh-koa da. Led teknologiara pasaz, energiaren % 75 inguru aurreztuko dugu, hau da,92.600 Kwh.
Baina, beste abantaila batzuk ere baditu, izan ere argiaren kalitatea hobea da eta instalazioaren mantentze-kostuak baxuagoak dira, LED teknologiako argiek bizitza erabilgarri luzeagoa dutelako eta energetikoki eraginkorragoak direlako.
Nabarmendu behar da, baita ere, aurrezpen horrek atmosferara isuritako berotegi-efektuko gasen murrizketa ekarriko duela: zehazki, urteko 43 Tn CO2. 963 luminaria berri hauek teknologia zaharrekoak izaten jarraituko balute, urteko CO2 isurketaren aldea 254 tonakoa izango litzateke. Beraz, ekimen honek udal esparruan laguntzen du Glasgown berriki egindako Nazio Batuen konferentzian jasotako helburuak lortzen.
Kaleko argiteria: luminaria arruntak eta Led luminariak
Besteak | LED | Guztira | |
Gaur egun | 1020 %56) | 800 (%44) | 1820 (%100) |
Aldaketaren ostean | 857 (%47) | 963 (%53) | 1820 (%100) |