Albisteak

Atzealdea Udal tasetan hobariak eskatzeko epea zabalik

Baliabide ekonomiko urriak dituzten herritarrek 2024ko udal tasetan (ura, zabor bilketa, hilerriko zerbitzua, Gaztelekuko edo Kultur Etxeko jarduerak…) hobariak eska ditzakete abenduaren 31era arte

2023·12·15


Hobari honen helburua da baliabide ekonomiko urriak dituzten eta oinarrizko udal-zerbitzuak ordaintzeko zailtasunak dituzten pertsonak laguntzea. Hobaria % 50, % 75 edo % 90ekoa izango da bizikidetza unitatearen diru-sarreren eta kide kopuruaren arabera (ikus hobarien taula).

Hobaria eskuratzeko baldintza hauek bete behar dira:

  • Astigarragan erroldatuta egotea.
  • Udalarekiko ordainketak egunean izatea.
  • Hobari-taularen arabera diru-sarrerak izatea.

Non egin behar da eskaera?

Eskaera egiteko bi bide daude:

Dokumentazioa aurkezteko epea: abenduak 31.

Informazioa: kontuhartzailea@astigarraga.eus eta 943 33 52 33 telefonoan.

Hobarien-taula

Bizikidetza unitateko kideak

HOBARIAK

 

%90

%75

%50

1

<1,45 PGS (SMI)

1,46 PGStik 1,65 PGSra

1,66 PGStik 1,98 PGSra

2

<1,90 PGS (SMI)

1,91 PGStik 2,16 PGSra

2,17 PGStik 2,59 PGSra

3

<2,07 PGS (SMI)

2,08 PGStik 2,37 PGSra

2,38 PGStik 2,84 PGSra

>=4

<2,23 PGS (SMI)

2,24 PGStik 2,55 PGSra

2,56 PGStik 3,05 PGSra

PGS: profesioarteko gutxieneko soldata / SMI: salario mínimo inteprofesional 2022 SMI-PGS: 14.000,00 euro/urtean