Albisteak

Atzealdea Udal tasetan hobariak eskatzeko epea urriaren 1ean zabalduko da

Baliabide ekonomiko urriak dituzten herritarrek 2026ko udal tasetan (ura, zaborra, kultur jarduerak, ikastaroak, Gaztelekua) hobariak eska ditzakete urriaren 1etik abenduaren 31ra.

2025·09·29


Hobari honen helburua da baliabide ekonomiko urriak dituzten eta oinarrizko udal-zerbitzuak ordaintzeko zailtasunak dituzten pertsonak laguntzea.

Hobaria %25, %50, %75 edo %90ekoa izango da bizikidetza unitatearen diru-sarreren eta kide kopuruaren arabera (ikus hobarien taula).

Hobaria eskuratzeko baldintza hauek bete behar dira:

  • Astigarragan erroldatuta egotea.
  • Udalarekiko ordainketak egunean izatea.
  • Hobari-taularen arabera diru-sarrerak izatea.

Hobarien-taula:

Bizikidetza unit. kideak/

Nº personas unid. convivencial

HOBARIAK-BONIFICACIONES

%90

%75

%50

25%

1

 

 

 

<1,59 LGS (SMI)

2

 

 

<2,36 LGS (SMI)

2,37 LGStik 2,62 LGSra

3

 

<2,25 LGS (SMI)

2,26 LGStik 2,51 LGSra

2,52 LGStik 2,77 LGSra

4

<2,17 LGS (SMI)

2,18 LGStik 2,43 LGSra

2,44 LGStik 2,68 LGSra

2,69 LGStik 2,94 LGSra

LGS/SMI: 16.576 euro/urte

Zalantzak eta informazioa: diruzaina@astigarraga.eus eta 943 33 52 35 telefonoan.