Albisteak
Atzealdea Udal hauteskundeetan EH Bilduk 8 zinegotzi eskuratu ditu, EAJ/PNV 4 eta PSE-EEk 1. Partehartzea %58,14koa izan da.
2023·05·29
Udal hauteskundeetan eta foru hautesundeetan lehen indarra EH Bildu izan da Astigarragan.
Egun osoan zehar hurbildu da jendea botoa ematera. Lehen aldiz Erribera kulturgunean egin dira hauteskundeak eta ez da gorabehera aipagarririk gertatu.
Emaitza hauek izan dira: Udal hauteskundeetan EH Bilduk 1702 boto eskuratu ditu (8 zinegotzi, aurrekoan baino 1 gehiago), EAJ-PNVk 986 boto (4 zinegotzi, aurrekoan baino 1 gutxiago) eta PSE-Eek 274 boto (zinegotzi 1, aurrekoan bezala). Elkarrekin/Podemos eta PP alderdiek ez dute zinegotzirik eskuratu. Ikus emaitzak mahaiez mahai hemen.
Ondorioz, EH Bilduk gehiengo osoa lortu du eta, beraz, Xabier Urdangarin lasa izango da alkate hurrengo agintaldian (ekainare 17an ziango da kargua harzteko osoko bilkura).
Foru hauteskundeetan ere EH Bildu izan da alderdirik bozkatuena: EH Bilduk 1488 boto lortu ditu, EAJ-PNVk 1051 boto, PSE-Eek 290, Elkarrekin-Podemosek 219, Ppk 111, Aulki Zuriak alderdiak 18 eta Stop alderdiak 21. Ikusi emaitzak mahaiez mahai hemen.