Albisteak

Atzealdea Uda honetan ere haur eta nerabeei zuzendutako udaleku aukera zabala egongo da Astigarragan

Udalekuetarako izen-emateak maiatzean zehar izango dira, maiatzaren 8tik aurrera. Aurten, gainera, berrikuntza bat egongo da nerabeentzat, Uralekuak.

2023·05·03


Informazio guztia biltzen duen eskuorria laster jasoko dute herritar guztiek postontzietan.

Udaleku Irekiak: 4-12 urte bitartekoak (2019-2011)

Jolasak, eskulanak eta irteerak Astigarraga eta inguruko herriak ezagutzeko.

  • Ordutegia: 9:30-13:30. (17:00ak arte irteera egunetan). Zaintza eta jangela zerbitzuak eskainiko dira.
  • Izen ematea: Maiatzaren 8tik 14ra. Online egin behar da.

Kanpaldia: 12-16 urte bitartekoak (2010-2007)

Uztailaren 10etik 16ra Gardera irteera: tailerrak, jokoak, ginkanak, gaubelak…

  • Izen-ematea: Maiatzaren 8tik 14ra. Online egin behar da.

Musika Udalekuak: 4-11 urte bitartekoak (2019-2012)

Musika-jolasak, kantak, eskulanak, psikomotrizitate ariketak, gorputz adierazpena eta irteera txikiak herrian zehar.

  • Ordutegia: 9:30-13:30.
  • Izen-ematea: Maiatzaren 29tik 31era. Norberto Almandoz Musika Eskolako bulegoan.

Jolas Txiki: 3-5 urte bitartekoak (2020-2018)

Jolas didaktiko eta hezitzaileak, psikomotrizitate ariketak eta gorputz adierazpena kiroldegian.

  • Ordutegia: 9:00-13:00. Zaintza eta jangela zerbitzua eskainiko da gutxieneko haur kopurua badago.
  • Izen-ematea: Maiatzaren 15etik 19ra. Kiroldegian.

Multikirola: 6-12 urte bitartekoak (2017-2011)

Hainbat kirol ezagutu eta praktikatzeko aukera: boleibola, saskibaloia, eskubaloia, futbola, herri kirolak, pilota, hockeya, atletismoa, txirrinda-irteerak, mendia eta igerilekua.

  • Ordutegia: 9:00-13:00. Zaintza eta jangela zerbitzua eskainiko da gutxieneko haur kopurua badago.
  • Izen-ematea: Maiatzaren 15etik 19ra. Kiroldegian.

Uralekuak: 13-15 urte bitartekoak (2010-2008)

Uretako hainbat jarduera ezagutu eta praktikatu. 5 saio astean: piragua (2 saio), aquafita (2 saio) eta surfa (saio 1).

  • Ordutegia: Jardueraren araberakoa izango da, baina guztiak goizez.
  • Izen-ematea: Maiatzaren 15etik 19ra. Kiroldegian.

Kiroldegiko ikastaroak

Zumba, jump fit, bungee, aquafit board eta igeriketa.

  • Ordutegia: ikastaroaren araberakoa izango da.
  • Izen-ematea: Ekainaren 5etik 9ra Kiroldegian.

Gaztelekua: 11-17 urte bitartekoak (2006-2011)

Jarduerak eta irteerak.

  • Ordutegia: 10:30-13:30 (irteera egunetan izan ezik).
  • Izen-ematea (irteeretarako bakarrik): Ekainaren 5etik 11ra. Formulario bidez.

OPOR GIROAN 2023