Albisteak

Atzealdea Txotx denboraldiko larunbatetan Kale Nagusia itxiko da Eroski parean, otsailaren 15etik aurrera

Apeztegi, Amarrandegi eta Foru plazako garajeetarako sarrera Santio Zeharra kaletik egin beharko da Kale Nagusirantz.

2025·02·13


Txotx denboraldiko larunbatetan jende asko pilatzen da Kale Nagusian eta horrek egoera deserosoak sortzen ditu autoz pasatzen diren auzotarrentzat. Ildo horretan, Udalak Amarrandegiko zenbait bizilagunen proposamena jaso zuen, eta gaia haiekin landu eta hainbat azterketa egin ondoren, Udalak erabaki du larunbatetan eguerdiko 12:00etatik aurrera (12:00ak arte litekeena baita zamalanak egotea) Kale Nagusia ixtea Eroski parean ibilgailuentzat.

Otsailaren 15ean indarrean sartuko den neurri hau lehenengo asteetan probatuko da eta funtzionamendua egokia bada txotx denboraldia amaitu arte iraungo du.

Ibilbidea

Amarrandegi, Foru plaza eta Apeztegiko bizilagunek Santio Zeharra kaletik igo beharko dute garajeetara iristeko, eta kale Nagusiko zati batean bi noranzkoetan zirkulatu ahal izango dute. Irudian, ibilbidea zein izango den ikus daiteke. Jarriko diren seinaleak eta bide-mezuak zorrotz bete behar dira, abiadura eta lehentasunak errespetatuz.