Albisteak

Atzealdea Txomiñene pilotalekua berritzeko lanak uztailaren 15ean hasiko dira

Egurrezko egitura, teilatua eta urak jasotzeko erretenak berritu eta margoketa lanak egingo dira. Orotara 156.299,85 euroko inbertsioa egingo Udalak.

2021·07·12


Txomiñene pilotalekua berritzeko lanak egitera doa Udala, uztailaren 15etik abuztua amaiera bitartean.

Epealdi horretan pilotalekuaren inguruan itxitura jarriko da, obra eremua mugatu eta segurtasuna zaintzeko. Foru plazatik Udaletxe ondoan zehar Santio Zeharra aldera joateko pasabide bat jarriko da.

Egingo diren lanak

Pilotalekuaren egurrezko egitura, teilatua eta euri urak jasotzeko ubideak egoera txarrean daude. Bestetik, pilotalekuaren ezker paretaren atzealdeko euste-hormak urte batzuk baditu eta mantentze lanak egitea beharrezko ikusi da.

Hori dela eta, ondoko lanak egingo dira: batetik, ezker paretaren atzealdeko euste-hormako buloiak garbitu eta indartu (lan hau eginda dago); bestetik, egurrezko egitura, teilatua eta urak jasotzeko erretenak eta ubideak berritu, eta amaitzeko, margoketa lanak. Lan horien guztien kostua guztira 156.299 eurokoa izango da.