Albisteak

Atzealdea Txomin Perurena txirrindulari ohia hil zen atzo

2
Udalak doluminak eman nahi dizkie senide eta lagunei.

2023·06·09


Txomin Perurena txirrindulari ohia atzo hil zen, 2023ko ekainaren 8an, 79 urte zituela. 1963tik 1979ra, 16 urtez, txirrindularitzako profesional gisa jardun zuen, 158 garaipen lortuz.

Oiartzunen jaio bazen ere, 11 urterekin Astigarragako Perurena auzora joan zen familiarekin bizitzera. Azken urteetan ere Astigarragan bizi izan zen. Astigarragarekin lotura handia izan du eta "Astigarragako lehoia" ezizenarekin ezagutzen zen.

Jose Luis Olaso astigartarra Txomin Perurenaren lagun handia izan da beti, eta 1961ean hasi zuten elkarrekin txirrindularitza ibilbidea, Hernaniko Chocolates Adagor taldean, 17 eta 18 urte zituztenean. Hortik aurrera, oso harreman ona izan dute beti. Jose Luis Olasok azpimarratu nahi izan digu Perurena oso pertsona ona eta maitatua izan dela eta beti agertu dela Astigarragako Motelak txirrindulari taldeari laguntzeko prest.

 

1 2