Albisteak

Atzealdea Txalaka pasealekuan zuhaitz mozketa

Gaurtik ostiralera bitartean Txalaka pasealekuan zuhaitz mozketa lanak egingo dira. 8:00etik 18:30era.

2019·12·17


Txalaka industriaguneko jabe zein erabiltzaileei pasealekuan kokatuta dauden platanondoek arazo larriak eragiten dizkiete.

Hori dela eta, gaur hasiko dira zuhaitz horien mozketa lanak, eta ostirala bitartean luzatuko dira. Egun osoko lana izango da, 8:00etik 18:30ra bitartekoa.

Guztira 15 zuhaitz inguru moztuko dituzte, Txalaka 4-6-7 parean kokatuta daudenak hain zuzen ere.

Mozketa hauez gain, udazkenean beste batzuk egin behar izan ditu Udalak. Batetik, Donostia Ibilbideko industriagunean hainbat zuhaitz moztu zituzten jada parasito batek eragindako gaitzak jota zeudelako. Bestetik, Pelotari kalean segurasuna bermatzeko erramu batzuk ere moztu zituzten.

Landaketak

Landaketa ugari ere egin ditu Udalak azken hilabeteotan herrian. Lehortu diren hainbat zuhaitzen birlandaketa egiteaz gain, Andre Gobadarien parkean bertako ibar-basoa berreskuratzeko hainbat zuhaitz nahiz zuhaixka landatu dituzte, orotara 1260.

Hauek dira landatu diren zuhaitz eta zuhaixka mota eta kopurua:

  • Astigarra, Acer campestre: 30.
  • Haltza, Alnus glutinosa: 600.
  • Urkia, Betula celtiberica: 10.
  • Zuhandorra, Cornus sanguinea: 50.
  • Hurritza, Corylus avellana: 20.
  • Lizarra, Fraxinus excelsior: 80.
  • Gorostia, Ilex aquifolium: 30.
  • Sagarmina, Malus sylvestris: 50.
  • Gereziondoa, Prunus avium: 30.
  • Sta. Luzia gereziondoa, Prunus mahaleb: 20.
  • Elorri beltza, Prunus spinosa: 40.
  • Txermen makatza, Pyrus cordata: 15.
  • Haritza, Quercus robur: 100.
  • Intsusa, Sambucus nigra: 40.
  • Otso-lizarra, Sorbus acuparia: 5.
  • Zumar dilindaria, Ulmus laevis: 100.
  • Marmaratila, Viburnum lantana: 40.