Albisteak
Atzealdea Txakurrak eta konpainiako animaliak: jarraibideak
2020·03·24
Animalien Eskubideen Zuzendaritza Nagusiak hainbat jarrabide eta gomendio eman ditu konpainiako animaliei eta horien zaintzaileei buruz, koronabirusaren ondorioz ezarritako alarma egoera arautzen duen Errege Dekretuan ezarritakoa zehazteko.
COVID–19k eragindako pandemiaren haritik, maskota eta konpainiako animalien asistentziarako honako jarraibideak betetzea aholkatzen da:
Lehenik eta behin azpimarratu behar da, dauden ebidentzia zientifikoen arabera, animalia domestikoek ez dutela koronabirusa jasaten eta transmititzen. Hori dela eta, jarraibide hauek betetzea aholkatzen da:
Neurri orokorrak
- Eskuak garbitu + Distantzia zaindu + Aho-sudurrak estali eztula egindakoan + Ez ukitu begiak, sudurra edota ahoa
Neurri orokorrak konpainiako animaliekin
- Animalia ukitu ondoren: Eskuak garbitu + Ez ukitu begiak, sudurra edota ahoa
- Kalean animalia paseatu ondoren etxera iritsitakoan: hanketako kuxinak eta isatsa gel desinfektatzailearekin garbitu (prebentzio gisa).
Koronabirusarekin gaixo dauden pertsonek hartu beharreko neurriak
Ahal dela, maskota zaintzeko lanak beste pertsona baten esku utzi. Animaliarekin ontzi, gailu edo tresna berriak erabili, inoiz ere ez gaixo dagoen pertsonak erabilitakoak.
Gaixo egonez gero eta animalia beste inorekin uztea ezinezkoa baldin bada, neurri hauek bete zorrotz: higiene neurriak zorrotz bete, eskuak garbitu, animaliarekin maskarilla erabili eta, ahal dela, animaliarekin kontakturik ez eduki.
Txakurrak paseatzeko jarraibideak
Martxoaren 14ko Errege Dekretuak aukera ematen du txakurrak paseatzeko. Paseaoak segurtasunez egiteko neurri hauek betetzea komeni da:
- Paseo laburrak egin, animaliaren behar fisiologikoak egiteko beharrezkoa den denbora soilik.
- Ez izan kontakturik beste animaliekin eta pertsonekin.
- Garbikaria duen ur botila eraman, txakurrak txiza egin ondoren ingurua garbitzeko; txakur kaka jasotzeko poltsak eraman eta erabili.
- Jende gutxi dabilen uneetan atera.
Kaleko katuei janaria
Kaleko katuei janaria emateko lanak egin behar dira jende gutxi dabilen uneetan eta ahalik eta maiztasun txikienarekin (hainbat egunean behin).
Albaitari klinikak
Albaitari klinika eta zerbitzuak zabalik daude, albaitarien elkargoek emandako prebentzio neurriak betez. Soilik egiten dituzte atzeratu ezin diren kontsulta eta jarduerak. Aldez aurretik hitzordua ematen dute, jende pilaketak ekiditeko.