Albisteak

Atzealdea Ttipi-ttapa programa martxan jarriko da berriro, moldaketekin

Covid-19aren alarma egoera piztu zenean adineko pertsonen jarduera guztiak bertan behera gelditu ziren, horien artean, ttipi-ttapa. Mota honetako saioek adineko pertsonen osasun fisiko eta emozionala hobetzen laguntzen dute,hortaz, urriaren 7tik aurrera Ttipi-ttapa programa martxan jarriko da, egokituta.

2020·10·03


Ttipi-ttapa programan parte hartzen duten adineko pertsonek begirale batekin herrian aurkitzen diren ibilbideetan egiten dute saioa eta parke bio-osasungarrietan zebait ariketa ere egiten dituzte.

Programa egun dugun osasun egoerara egokitu behar izan da, hauek dira aldaketa nagusiak:

  1. Taldeak murriztu egin behar direnez, astean behin izatetik astean bitan izatera pasako da: asteazken eta ostiraletan, 11:00etatik 12:00etara. Gehienez 10 pertsona eta begiralea egongo dira.
  2. Lehen parte hartzea irekia zen baina orain partehartze kontrolatua izateko izena eman beharko da. Urriaren 5etik aurrera eman ahal izango da izena kiroldegiko 943 33 36 76 telefonoan. Ahalik eta jende gehiagori parte hartzeko aukera emateko, izen-ematea asteko egun batean egin daiteke soilik.
  3. Saioa hasteko lekua ere aldatuko da, orain ordu horretan Foru Plaza eta Pilotalekua Herri Eskolako haurrek erabiltzen dutenez, Joseba Barandiaran plazatik aterako da Ttipi-ttapa taldea.

Osasun neurri guztiak betetzea ezinbestekoa izango da, musukoa une oro erabiltzea eta eskuak garbi mantentzea, esaterako.