Albisteak

Atzealdea Ttipi-ttapa programa, asteazkenero adineko pertsonentzat

1
Astean behin, asteazkenetan, 10:30-12:00 artean egiten den programa da. Partehartzea doakoa eta irekia da, ez dago izena eman beharrik.

2019·11·20


Astigarragako Udalak, herritarren jarduera fisiko maila handitzea du bere helburu nagusien artean. Kirol arloak, adineko pertsonen segmentua du jomugan. Astigarragan, 800 pertsona izango dira gutxi gora behera talde honen barruan aurkitzen direnak.

Programa honekin lortu nahi diren helburuak zehatzak

  • Herriko adinduen artean jarduera fisikoa sustatzea. Jarduera fisikoa egiteko ohiturak sortzea. 
  • Bizimodu aktiboago bat eramateko baliabideak ematea.
  • Adinduen osasuna hobetzea. Osasun ohiturak zabaltzea. 
  • Sozializaioa. Pertsonen arteko harremanak lantzea eta pertsona adinduen isolamendua ekiditzea.

Saioak

Asteazkenetan izaten dira, 10:30-12:00 artean, parte hartzea doakoa eta irekia da; ez dago izena eman beharrik.

Udalak kontratatutako monitore arduradun batek herriko plazan elkartzen ditu ibilaldietan parte hartu nahi duten herritarrak, eta herrian aurkitzen diren ibilbideetan egiten dute bere saioa. Bestetik, Udalak ipinitako parke bio-osasungarrietan hainbat ariketa egiteko aukera dago ere.

Eguraldia oso txarra denean, ez da saiorik galtzen. Frontoi estalian ariketak egiten dira monitore arduradunarekin.

1