Albisteak

Atzealdea Ttipi-ttapa eta adineko pertsonen gimnasia ikastaroa hurrengo astean jarriko dira martxan

Adinekoen gimnasia ikastaroa urtarrilaren 19an jarriko da martxan eta ttipi-ttapa jarduera 20an. Kiroldegian eman behar da izena parte hartzeko.

2021·01·15


Bi jardueren kasuan egun bakarrean eman ahal izango da izena, eta bigarren egunerako interesa dutenek, plaza libreak dauden ziurtatu arte itxaron beharko dute. Ahalik eta pertsona kopuru handienari parte hartzeko aukera emateko.

Ttipi-ttapa jarduera

Aire librean ibili eta ibilaldiak taldean egiteko jarduera da, doakoa.

  • Hasiera data: Urtarrilaren 20a.
  • Eguna eta ordua: Asteazkenetan eta ostiraletan 10:30-11:30 artean.
  • Partehartzaile kopurua:12 partehartzaile egongo dira gehienez (6ko bi taldeetan banatuta egingo dute jarduera).
  • Segurtasun neurriak: Saio guztian zehar derrigorrezkoa izango da musukoa jarrita edukitzea. Partehartzaileekin bi azpitalde egingo dira eta azpitalde hauek burbuila bezala arituko dira saio guztian zehar. Ez da kirol materialik erabiliko ezta partekatuko.
  • Antolamendua: taldea Joseba Barandiaran plazan elkartuko da bere orduan orduan eta bertatik irtengo dira monitorearekin. Ondoren, plaza berdinera bueltatuko dira eta bertan amaituko da saioa.

Adineko pertsonen gimnasia ikastaroa

Adineko pertsonei egokitutako gimnasia da, ahal den guztietan aire librean egingo da.

  • Hasiera data: Urtarrilaren 19a.
  • Eguna eta ordua: asteartetan eta ostegunetan 10:30-11:30 artean
  • Partehartzaile kopurua: 10 partehartzaile gehienez. 
  • Prezioa: 
    • Egun bat astean: 5 euro/hilean.
    • Bi egun astean: 10 euro/hilean.
  • Segurtasun neurriak: Saio guztian zehar musukoa derrigorrezkoa izango da. Kasu honetan ere partehartzaileen artean azpitaldeak egingo dira. Erabiltzen den materiala ez da partekatuko eta erabileraren ondoren desinfektatuko da.
  • Antolamendua: taldea kiroldegian elkartuko da eta egun bakoitzerako monitoreak programatutakoa eramango da aurrera.