Albisteak
Atzealdea Troia ibilbideko aparkalekuak okupatuko dira aste eta erdiz zuhaitz berriak landatzeko
2021·11·26
Azaroaren 29tik abenduaren 10era arte, Troiako aparkalekuak okupatuko dira zuhaitz berriak landatzeko. Eskakizuna Troia inguruko pabiloietako erabiltzaileek egin dute, egun landatuta dauden zuhaitzek eragozpenak sortzen dizkietelako.
Guztira 93 zuhaitz aldatuko dira, 2 fasetan. Aurten, 48 zuhaitz (alde batekoak) eta datorren urtean beste 45 (beste aldekoak).
Landatuko den zuhaitza aritza izango da, zehazki Quercus Robur Fastigiata du izena eta hazkuntza estuko zuhaitza da. Bere adarrak enborrari itsasirik hazten dira eta 15-20 metroko garaiera eta 3 metroko zabalera har dezake.
Udalak herritarrei eskatu nahi die, egunez egun jarriko den seinalizazioa errespetatzeko, lanak errazteko.