Albisteak
Atzealdea Trafiko mozketak egingo dira Herri Eskolako sarrera eta irteera ordutegian
2023·10·23
Udaltzainek egunero gidatzen dute trafikoa herri eskolaren atarian, eskolako haurrei sarreran eta irteeran laguntzeko. Seguru iristen direla bermatzea da helburua. Eskolako sarrera-irteeretan behin eta berriz errepikatzen da arazo bera: ibilgailuak egoten dira oinezkoen pasabideetan, espaloiaren gainean, bigarren lerroan, etab. Horrek oztopoak eta arriskuak sortzen ditu.
Eskolak 730 ikasle inguru ditu, 450 familia baino gehiago. Ikasle kopuru horrekin, familia bakoitzak bere seme-alabak autoan eramango balitu, egoera jasanezina izango litzateke.
Arazoari aurre egiteko eta ikasleen eta familien babesa bermatzeko, Santio Zeharra kaleko zirkulazioa etengo da eskola-egunetan, sarrera- eta irteera-orduetan (mozketak kupelako biribilgunean eta Kale Nagusiko bidegurutzean egingo dira):
- Goizeko 8:45etik 09:05era
- Arratsaldeko 16:20tik 16:40ra
Ordu-tarte horietan, bizilagunak, larrialdietako ibilgailuak eta mugikortasun mugatuko pertsonen ibilgailuak baino ezingo dira pasa.
Iradokizunak eta argibideak jasotzeko Udaltzaingoaren bulegora jo dezakezue.