Albisteak
Atzealdea Trafiko aldaketak Aguiko urbanizazio lanengatik
2020·08·10
Abuztuak 11, asteartea
Goizeko 8:00etan Arrobitxulo Bidea moztuko da zebrabide bat egiteko, arratsaldeko 15:00etan amaituta egotea aurreikusten da.
Obrak dirauten bitartean kaleak ez du irteerarik izango eta bizilagunek ibilgailuekin bi noranzkoetan ibiltzeko aukera izango badute ere, arreta eta kontu handiz egin beharko dute.
Abuztuak 12, asteazkena
Tranbia kaleko biribilgunea asfaltatzen den bitartean kalea moztuta egongo da. Hori dela eta, trafiko guztia Aiotzategi kaletik desbideratuko da.
Autobusak ere Aiotzategi kaletik joango direnez, Erribera plaza aurreko autobus geltokiak ezingo dira erabili, bertan behera geldituko dira.
Abuztuak 13 -14, osteguna eta ostirala
Bi egun hauetan margoketa lanak egingo dira. Hori dela eta, Arrobitxulo eta Tranbia kaleetako trafikoan eragozpen berriak sortuko dira, hala nola, trafiko mozketa laburrak eta desbideratzeak.