Albisteak

Atzealdea Terrazen ordenantza eta 2024ko baimenak

Terrazen ordenantzari eta 2024ko terraza-baimenei buruzko zehaztapenak, taberna baten adierazpen publikoak kontuan hartuta, besteak beste.

2024·01·25


Terrazen ordenantza eta parte hartze prozesua

  • 2022-23 artean terrazen ordenantza berrikusteko prozesu publikoa egin zen.
  • Prozesu horren berri eman zen hainbat bide erabiliz: emailak, kartelak, webgunean albisteak, komunikabideetan…
  • Herritarrek eta ostalariek aukera izan zuten beren ekarpenak egiteko.
  • Ostalarien jardueraren eta bizilagunen atsedenaren arteko oreka zaintzeko helburuz, neurri berriak txertatzea ondorioztatu zen.
  • 2023-02-28ko osoko bilkuran eman zitzaion hasierako onarpena aldaketari.
  • Jendaurrean jarri zen onartutako testua hilabetez.
  • Herritarrei eta ostalariei horren berri eman zitzaien eta parte hartu zutenei mezu elektronikoa bidali zitzaien.
  • Inork ez zuen alegaziorik aurkeztu (Laket tabernak ere ez).
  • Ordenantzaren testua behin betiko onartu eta argitaratu egin zen 2023-04-29an.

Azarotik gaur arte

  • Azaroaren 13ko astean gutuna bidali zitzaien ostalariei adieraziz eskaera egin behar zutela 2024ko baimena edukitzeko eta abenduaren 1erako egin behar zutela.
  • Ostatu gehien-gehienek (3 izan ezik) eskaera garaiz egin zuten.
  • Laket-ek urtarrilaren 9an egin zuen eskaera. Terrazarik ezin da jarri baimenik izan gabe, baina terraza jarrita eduki du urtarrilaren 1etik 18ra.
  • Ondoren, terraza jartzeko eskaera atzera botatzeko eskatu du, baina handik hiru egunera, atzera ez botatzeko eskatu du.
  • Alkateak bitan egin du bilera Laketeko jabearekin, beste bitan ere udal zerbitzuetan topatuta eta hainbat aldiz elkartu da teknikariekin ere.

Gaiaren egoera gaur, urtarrilaren 25an

  • Laket tabernako jabeak baimena berandu eskatu du, gero uko egin dio eta azkenik, ukoa ezeztatu egin du. Ondorioz, une honetan eskaera ebatzi gabe dago.
  • Orain entzunaldi eskubidea edukiko bere eskubideak babesteko.
  • Ondoren, baimena ematen duen dekretuaren aurka errekurtsoak jarri ahal izango ditu, administrazio bidean nahiz epaitegietan.
  • Eskabidea ebatzi gabe baldin badago, beraz, bere arduragatik da.

Zertan datza auzia

  • Ordenantza berriaren arabera taberna batek gehienez ere 12 mahai jar ditzake fatxada bakoitzean (18.3 artikulua).
  • Laket tabernak 18 mahai izan ditu orain arte eta ez du ontzat ematen mahai kopurua 12ra murriztea.
  • Udalaren azalpenei muzin egin eta jazarri egiten dugula, gorroto dugula eta antzekoak leporatu dizkigu ondoren, eztabaida berotu eta maila pertsonalera eraman nahian edo.

Ordenantza betetzea eta betearaztea

  • Tabernei dagokie ordenantza betetzea eta baimenak ezarritakoa betetzea.
  • Udalari dagokio, baimenak ordenantzaren arabera eman eta jarraipena egitea.
  • Baina, ez dugu geure egingo taberna baten interpretazio behartu eta interesatua.

Informazio osatua