Albisteak
2021·05·28
DBH 3-ko ikasleak plastikoak sortzen duen arazoarekin kontzientziatuta daude, izan ere kontsumitzen den plastiko gehienak itsasoan bukatzen du. Plastikoak itsasoko uretara iristen direnean, hainbat gauza gerta daitezke: itsas faunak irenstea, gainazalean flotatzen geratzea edo hondoan amaitzea (hondakinak 10.000 metrotik gorako sakoneran aurkitu dira). Gainera, plastikoa desagertzeko ehunka urte behar direla gaineratu behar da. Bestetik, plastikoak osasunean ere negatiboki eragin dezake, elikagaietara eraman daitezkeen substantzia toxiko batzuk baititu.
Hori guztia dela eta, DBH 3-ko ikasleek proiektu honekin lortu nahi duten helburua, munduan dagoen plastikoa murrizteko ahal duten guztia egitea da. Ekintza txikienarekin ere lagundu dezakegu, eta horregatik, erosketak egiteko garaian plastikozko poltsak ez erabiltzeko telazkoak banatuko ditu ikasle talde honek, lantzen ari diren proiektuaren inguruko informazioa ematearekin batera.
- EGUNA: Maiatzak 29, larunbata
- LEKUA: Eroski, Zubitxo eta Coviran Isabel dendetan
Bestetik, gogoratu, ahalik eta plastiko kantitate gutxien erabiltzea komeni dela eta erabiltzen dena modu egokian birziklatu behar dugula.