Albisteak
Atzealdea Tabernak, elkarte gastronomikoak eta auzo biltokiak ixteko agindua
Tabernak, elkarte gastronomikoak eta auzo biltokiak ixteko agindu du udalak. Beste hainbat instalazio ere itxi egin ditu: herri eskolako patioa, pilotalekua, poligonoko kantxak...
2020·03·14
Koronabirusa geldiarazteko neurrien haritik, Astigarragako Udalak agindu du ostalaritzako establezimenduak, elkarte gastronomikoak (Gure Izarra, Ergobiako elkartea) eta Oialumeko eta Perurenako auzo biltokiak ixteko.
Horrekin batera, instalazio hauek ere itxi egin ditu: pilotalekua, poligonoko kantxa eta Herri Eskolako patioa.