Albisteak
Atzealdea Selfie lehiaketa ingurumen astearen baitan
2022·06·03

Selfie lehiaketa
Lehiaketa honen helburuak, besteak beste, ingurumenarekiko sentsibilizazioa sustatzea eta Astigarragako heskai berdeei buruzko ezagutza zabaltzea dira.
Selfian gutxienez pertsona bat eta heskai berde bat agertu beharko dira.
Argazkiak bidaltzeko epea ekainaren 6tik 12ra (biak barne) izango da, Udaletxeko erregistroan (pen-drive batean) edo telematikoki, udalaren webgunearen bidez.
Saria Astigarragako saltoki batean gastatzeko 50 euroko bonu bat izango da.
Ikusi lehiaketaren oinarriak eta eskaera orria
Beste jarduera batzuk
Selfie lehiaketaz gain, ingurumen-astean honako jarduera hauek eskainiko dira:
- Urak aske dokumentalaren proiekzioa
- Konpost-zakuen eta hazien banaketa, auzo-konposta egiten duten herritarrentzat
- Santiagomendiko heskai berdeei buruzko hitzaldia
- Ingurumenari buruzko liburu eta bideoen txokoa zabaltzea
