Albisteak
Atzealdea Segurtasuna bermatzeko eta aparkaleku arazoari irtenbidea emateko lanak
2019·11·23
Trafiko lanak
Herriko errepidetan hainbat berrikuntza egin dira azken aste hauetan, horietatik esanguratsuenak hauek dira:
- Abiadura murrizteko interguneak: Herriko zenbait lekuetan jarri dira oinezkoen segurtasuna bermatzeko. Alde batetik, Portutxo auzoko biribigunean jarri dira, Martutenera doan bidegorritik egunero oinezko eta txirrinda ugari ibiltzen baitira. Bestetik, Kale Nagusiko bi puntuetan jarri dira, jende asko ibiltzen den kalea delako. Hartutako neurri honekin batera Udalak herritarrei eta ibilgailuen erabiltzaile diren guztiei eskatzen die abiadurarekin arduratsu jokatzeko, eta gogorarazi nahi die herrigunea 30 km/orduko eremua dela.
- Aparkalekuak: Herri sarreran (Donostia ibilbidean) zeuden aparkalekuen antolaketa berria gauzatu da. Helburua aparkaleku gehiago sortu eta erreiak estutzea izan da. Ergobia auzoan ere aparkaleku berriak sortu dira. Abuztuan plaza ibilgailuentzat itxi zen eta balorazio positiboa izan du. Hala ere, auzotarrek aparkaleku gehiagoren beharra ikusten zuten eta horri erantzuna emateko Udalak errepide ondoan aparkaleku berriak sortu ditu.
Komun publikoa
Kale nagusiko komun publikoaren sarrera "puntu beltza" zen herrian. Bi horma artean eta oso ilun zegoen, eta horrek kezka handia eragiten zuen. Hori dela eta, Udalak eskailera ondoan dagoen hormaren goiko zatia kentzea erabaki du. Horrek, argia sartzea ahalbidetzen du eta ikusgai gelditzen da komuneko sarrera. Beraz, herriko "puntu beltz" garrantzitsu bat kentzea lortu da neurri honekin.
Hurrengo asteetan zer?
Beste hainbat hobekuntza lan hasita daude jada, eta hurrengo asteetan ikusiko ditugu emaitzak. Aipagarrienen artean Oialume auzoko bidegurutzea egokitzea ; eta herrian zenbait asfaltatze lan gauzatzea; Santio zeharran, Bidebitarten eta Beitza bidean, besteak beste.