Albisteak

Santu guztien eguna dela eta, Covid-19aren aurkako neurri bereziak ezarri ditu hilerrian Udalak

Familia askok ohitura dute santu guztien egunean hilerrira joan eta hildakoen hilobiak bisitatzea eta loreak uztea. Aurten, covid-19ak eragindako osasun egoera dela eta, eta herria zona gorrian dagoenez, Udalak zenbait prebentzio eta segurtasun neurri ezarri ditu.

2020·10·28


Santu guztien eguna igandean ospatuko da. Udalak herritarrei eskatu nahi die, ahal duten neurrian, bisitak igandea baino lehenagoko egunetan modu mailakatuan egiteko.

Hauek dira hilerrian ezarriko diren neurriak:

  1. Oinarrizko prebentzio neurriak zorrotz bete behar dira: musukoa erabili, pertsonen arteko distantzia mantendu eta eskuetako higiene egokia mantendu behar da. Horretarako, hilerriko sarreran gel hidroalkoholikoa jarriko da.
  2. Hilerriko ordutegia hau izango da: 9:30etik 14:30era eta 15:30etik 18:30era.
  3. 150 pertsonako edukiera izango du gehienez, eta pertsona bat egongo da sarrerak eta irteerak kontrolatzen.
  4. Sarrera eta irteera bakarra ahalbidetuko da.
  5. Sarrera eta irteera gidatzeko zirkuitu bat markatuko da.
  6. Gehienez 6 pertsonetako taldeak egon daitezke, eta bisiten iraupena gehienez ordubetekoa izatea eskatzen du Udalak.
  7. Komunak itxita mantenduko dira.