Albisteak

Atzealdea Santio Zeharratik Santiagomendira igotzeko errepidea itxita egongo da astelehenetik asfaltatze lanengatik

Urriaren 7an irekiko da berriro goizeko 8:00etan

2022·09·30


Santio Zeharrako bihurguneak zabaltzeko lanak duela aste batzuk hasi ziren. Lanak amaitzear daude, asfaltatze lanak falta dira. Horregatik, Santio Zeharran lanean ari diren lekuan errepidea itxiko da urriaren 3an, astelehenean. Itxita egongo da urriaren 7ko 8:00ak arte. Beraz, egun horietan ezin izango da bide horretatik Santiagomendira igo.

Donostia Ibilbidea

Donostia ibilbideko hiritartze lanak ere datorren astean hasiko dira, urriaren 4ean, baina errepidea ez da urriaren 10era arte itxiko. Asteartean hasiko dira prestaketa lanak, eta horretarako hutsik utzi behar dira pabiloien aurrean dauden aparkalekuak eta erdialdekoak. Beraz, asteburuan gune hori balizatuko dute autoak bertatik kentzeko.